lEheneng0 eta BigARRen galaxiaK^^

Gaur, bi zatitan banatuko dugu gure etorkizuna, aurretik aipatu bezala, Batxilerra amaitu ondoren bi bide edo bi galaxietatik joateko aukera izango du.

Lehenengo galaxian–MODULUAK/Lehen mailako heziketa

Bigarren galaxian–UNIBERTSITATEA

Batxillerra amaitu eta nazkarik gaude, examinak, selektibitatea, jadanik hemezortzi urte beteak eta gure bizitza markatuko duen aukeraketa egiteko ez gara moralki oso animaturik sentituko, baina tira, erabaki beharrean aurkituko gara eta lehengo FP modulua edo unibertsitateren arteko bereizketa egingo dugu.Aipamen txiiki bat egin beharko dut.Ahal den informazio guztia euskaraz lortzen saiatuko nahiz, baina behar bada hainbat izen zein orrialde gaztelaniaz

Hona hemen bakoitzaren xehetasunak:

  • FP MODULUAK :Normalean bizpahiru urtekoak izaten dira, lanean hasteko zuzenki prestatzen zaituzte ikastaroa sakon baten ondoren, lanerako gogoa, erantzukizuna eta heldutasuna dire behar diren baliabideak.Kontuan hartuta pertsona independenteak eta inorekiko mendekotasuna behar ez dutenak lehentasuna izango dutela, beraz, modulu bat egitea ez da ahuntzaren gau erdiko eztula.
  • UNIBERTSITATEKO KARRERA: Unibertsitateko karrerak bi motatakoak izan daitezke:

-DIPLOMATURAK: Hiru urtekoak eta normalean amaitu ondoren masterra egiteko aukera ematen dutenak, aurretik moduluetan aipatutako ezaugarriak beharrezkoak dira.Administrazio alorrekoak, ingenieritzak,osasun aldeko batzuk…

-LIZENTZIATURAK: Bost urteekoak dira eta ezaugarri horiek ere beharrezkoak dira.Medikuntza, arkitektura, psikologia, …

-ZEIN GALAXIA AUKERATUKO DUZU?

Aurrerantzean ezaugarri hauetaz guztietaz hitz egingo dugu, baina komenigarria litzateke bietatik zein nahiko zenuke jakitea.

galaxy.jpg

Leave a Reply