Nire Blogerako €gun puntu@la!
Kaixo gazte!
bai..badakit..bazen ordua dagoeneko bloga eguneratzeko..baina examinak dauzkagu gainean eta denbora librerik ezin aurkitu!
bada, gaurko izenburuari erreparatuz ikusia da poz-pozik nagoela, izan ere atzo Irunen izan ginen eta sekulako informazio pila jaso nuen hemen txertatzeko.Bai..bai orain azalduko dizuet zer zen Irunen zegoen hori!
Bidai motz baina mareagarri baten ostean Irunen modulo zein Unibertsitateko erakustaldiak eta informazio mordoa zegoen, unibertsitatean lan egiten zuen jendea edota bertan ikasi zuenak gure dudamudak argitzeko prest zeuden! Atzo ikusi genietuen aipagarrienak esaterako: SECRETARIADO DE ISSA, INGENIARITZAK, DISEINU GRAFIKOA, ADMINISTRAZIOKO LANAK etab..ziren. Iruñako OPUS, Mondragongo UNIBERTSITATEA eta Donostiko zein bidasoako kanpuseko DEUSTO unibertsitatekoak aipagarrienak.
Ikastea gutxiago gustatzen zaion jendearentzat ere aukera ezin hobeak zeuden,ESTETIKAKO moduluaren azalpena,mekanikako zein marrazketako modulu gehiago..
April 28th, 2007 at 2:02 pm
ahaztu egin zait!
jolaus: eZ dut uste urrengo urtean ikusiko garenik seguruenik ekonomia aldetik joango naizela beraz kurtsoa zapore honez bukatzeko ea nota ona jartzen didazun! jeje
agur!!
p.d: ez dut lortzen argazkiak albo batean jartzea adibidez mendizale alferrak bezala..E-GELAN hitzegingo dugu!
April 28th, 2007 at 3:13 pm
Bueno, edozein erabaki hartzen duzula seguru ondo egongo dela. Benetan arduratsu ikusten zaizu zure etorkizuna erabakitzerakoan eta horrek balio handia dauka.
Sikieran, origarri bezala, zin egidazu bloga bizirik mantenduko duzula datorren urtean behintzat. Trato?
April 28th, 2007 at 6:10 pm
noski baietz! gainera biziatzen hasita nago jej, baina gauza gehiago ikasi nahi ditut eta ez bakarrik edazten eta loturak gehitzen!horretarako E-gela %100 aprobetxatu beharko dut! bueno gazte (um..jajj–broma da!) eskerrik iruzkina uzteagatik! geroarteeee
April 28th, 2007 at 7:41 pm
aupa ariane!!!atzo Irunera egin genuen bidaia motza baina oso baliagarria izan zen,alegia,nik ez dakitela zer ikasi behar dudan,ideia batzuk hartu nituen eta jada informazioa begiratzen egon naiz.Ba ni,zu ez bezela,fisika hartuko dut datorren urtean eta ea jolausek esan zuen bezela,ongi aprobetxatzen ditugun fisikako klaseak eta selektibitatean,fisikako alorrean,nota ona ateratzen dugun.Ale muxu handi bat guapa!
April 30th, 2007 at 2:30 pm
Ederki pasa genuen Irunen bai… pena ez zela biologia edo osasunaren gaiaren inguruan ezer asko. Bloga abandonatuta izateaz… zu lasai! ez zara ez bakarra. Badakizu orain gainera Araozeko irakurleak ditut (azkenean ordiziarrok izango garelakoak nago, ez baitut ordiziatik batere bisitarik…) eta kasu egin beharko diet! Beno, ea gaur Lazkaun ikusten garen, ikaragarrizko gogoa daukat eta gainera sagardotegian afaldurik joango gara… (ea zure “laguntxoa” ikusten dugun!) Tira Angeltxu, izan huntsa! Muxu bat!
May 15th, 2007 at 3:46 pm
Ez al zenuke eguneratu beharko? Ai, ai, ai Angeltxu erabat alpertuta zabiltza! Ja, ja. Ea noiz hitz egiten dugun, eta bihar goizean 8:30 txintxo-txintxo ikastolan. Agur!